50 urteurreneko kanta

In order to view this object you need Flash Player 9+ support!

Get Adobe Flash player

Powered by RS Web Solutions

» Kanta jautsi 
» Kantari buruzku informazio gehiago

Publizitate txokoa

50 urteurreneko aldizkarian edo webgune honetan iragarki bat jarri nahi baduzu, informa zaitez hemen.

Inprimatu

Zer da Baztandarren Biltzarra?

Nork idatzia: baztandarrenbiltzarra. Posted in Baztandarren Biltzarra

 
1963an lagun talde batek erabakitzen du Baztango herriak bilduko dituen besta bat antolatzea, BAZTANDARREN BILTZARRA izena emanez. Bestarako herri guztiei eskatzen zaie orga edo karroza apaindu batean baztango ohitura eta izeraren adierazgarri diren gaiekin Elizondora joatea, gero denak elkarrekin anaien arteko besta ospatzeko.
 
Bestaren sona laister Euskal Herri osora zabaldu zen, garaiko agintarien trabak handiak tarteko, izan ere, hauek ez baitzuten onartzen besta. Hortik dator Fiesta Vasca izena egunari.
 
1976an Baztango udaletxeak zeukan ordezkaritzak elkartearen antolakuntza uzten du. Hortaz, gazte talde batek Baztandarren Biltzarra Kultur Elkartea sortzen du, bestaren antolakuntzaz gain, Baztango herrietan urte osoan zehar kultur jarduera ezberdinak antolatzeko helburuz. Hala ere, mila oztopori aurre egin behar izan die Elkarteak: Guardia Zibilak 1976 eta 1986an besta lehertu zuen, urtero egiten den euskal presoen aldeko kalejira oztopatuz. Horren karira, 1986an atxilotuak izan ziren eta antolakuntzak besta bertan behera utzi zuen atxilotuak askatzen ez zituzten bitartean.
 
Baztandarren Biltzarra Elkartea eta besta eguna bera, Nafarroan zein Euskal Herrian kulturaren alorrean erreferentzian bilakatu da. Hemengo helburuei so eginez bertze bailaretako egunak antolatuz joan baitira.
 
Orga apainduak izaten da bestaren muina, orga hauetan herri bakoitzeko kezkak eta aldarrikapenak udalaren, gobernuaren eta herritarren aitzinean agertzeko; herri bakoitzeko xoko eta herritarren izana eta izena azaltzeko erabiltzen baitira.

 

 

Baztandarren Biltzarra besta

Time passed:
1
1
9
9
7
7
3
3
Days
1
1
3
3
Hours
2
2
6
6
Minutes
0
0
0
0
Seconds
 10:00  Artisauak Pedro Axular karrikan
11:00 Herrietako orgen desfilea
14:00 Mutildantzak plazan
14:30 Herri bazkaria merkatuko zelaian
16:00 Bazkalondoko animazioa, tonbolaren zozketa eta dantzak
18:00 Trikidantz laxoko frontoian
20:30 Laiotz laxoko frontoian