Inprimatu

Abestie eta lema

Nork idatzia: baztandarrenbiltzarra. Posted in 50urteurrena

Letra eta lema

Kantaren letra, Fenando Anbustegi Elizondarrak idatzi du, eta letrak dioen bezala, lema aldatu dugu; gaindituz lehengo lelo zaharra, Baztanen eskuara barra-barra

Gazte batzuren ilusioa
Hainbat herritarren pasioa
Dena hasi zen duela mende erdi
Geroztik zenbat buruhauste eta izerdi
Zenbat bilera
zenbat gertaera
zenbat dantza, ta baxoerdi
baztandarren biltzarra, zure omenez
topa egin dezagun, aunitz urtez!!!

Arizkun, almandoz eta ziga
Hainbertze idi, traktore ta miga
Aniz, Lekaroz eta Elizondo
Hogei orga ta hainbat gaztainondo
Oronoz-mugaire, amaiur edo gartzain
Denak abiatzeko zain
Elbete, arriaoz, azpilkueta
Hainbat borda eta bi meta
Berroeta, Erratzu, Irurita
Baztandarren eguna, urteroko zita

Elkartu
Dantzatu
Mintzatu
Eskuaraz gozatu
Mingaina, bihotza, herria, eskuaraz aberastu
Herriak, bihotzak, mingainak eskuara maite baitu!

Baztandarren biltzarraren leloa
eskuarak batzen gaitu
iraganaren geroa
hortaz, baztandarrak! ongi aitu!
Hausnartu ta gogoan hartu:
Gaitezen denak elkartu

Dantzatu
Mintzatu
Eskuaraz gozatu
Mingaina, bihotza, herria eskuaraz aberastu
Herriak, bihotzak, mingainak eskuara maite baitu!

Aitortu eskuarari daukan balorea
Bizkarrean hartu folklorea
Eta askatu bihotzeko lorea
Margotu mingainaren kolorea
Gozatu ahoko zaporea

Atzendu dezagun gure jarrera baldarra
Gainditu dezagun marra
Gainditu lehengo lelo zaharra
Baztanen eskuara, barra barra

Zorionak baztandarren biltzarra!

Elkartu
Dantzatu
Mintzatu
Eskuaraz gozatu
Mingaina, bihotza, herria, eskuaraz aberastu
Herriak, bihotzak, mingainak eskuara maite baitu!

lema

Abestia

trikidantzFernandoren hitzak, Trikidantz taldeak musikatu ditu, Erratzuko Xabier Ospital, Elizondoko Jon Mindegiak eta elkarteko zenbait kidek ere parte hartu dute ahotsetan.

Abestirako letra moldatu behar izan dute, laister jarriko dugu.

» Abestie entzun
» Abestie jautsi