50 urteurreneko kanta

In order to view this object you need Flash Player 9+ support!

Get Adobe Flash player

Powered by RS Web Solutions

» Kanta jautsi 
» Kantari buruzku informazio gehiago

Publizitate txokoa

50 urteurreneko aldizkarian edo webgune honetan iragarki bat jarri nahi baduzu, informa zaitez hemen.

Baztandarren Biltzarra

Karrozak eta musika”, “baserritarrez beztitzen gara”, “besta, besta eta besta”, baztandar guzien besta”, “aitatxok karroza egiten du lagunekin”... halaxe erantzun ziguten ttikienek iaz, Baztandarren Biltzarra zer zen galdetu genienean. Eta ez zebiltzan makur, neurri batean hitz horiek ezin hobeki deskribatzen baitute Santio antzineko igendean ospatzen den besta eder hau. Eta “neurri batean” diogu, Baztandarren Biltzarra ez baita egun bakarraren antolakuntzara mugatzen; Euskara ardatz harturik, elkarte honek urte guzian lanean dihardu euskarazko ekintza kulturalak antolatuz eta ahal den heinean, horiek antolatzen dituzten bertze entitate kulturalei laguntza emanez.

Bai, Baztandarren Biltzarra besta haundia da, han eta hemen izen haundia lortu duena, eta baztandarrek nahiz kanpotik datozen bisitariek urte guzian gogo handiz espero dutena. Baina honen gibelean, pentsatzekoa denez, lana dago, borondate hutsez eta ilusio handiz urtarriletik abendu bitarte antolakuntzan diharduen baztandar talde baten lana. Gorabehera aunitzeri aurre egin behar izaten diogu eta zenbaitetan, urduritasun aunitzeko uneak bizitzen ditugu, baina zalantzarik gabe, ez genuke honetan segiko jasotakoa emandakoa baino gehiago izanen ez balitz.

Hortaz, gure taldera, Baztandarren Biltzarraren orgara, igotzeko gonbitea zabaltzen dizuegu. Nahi duzuenerako…. ONGI ETORRIAK ZARETE!

Baztandarren Biltzarra Facebooken

Baztandarren Biltzarra besta

Time passed:
3
3
9
9
0
0
3
3
Days
1
1
2
2
Hours
3
3
5
5
Minutes
1
1
2
2
Seconds
 10:00  Artisauak Pedro Axular karrikan
11:00 Herrietako orgen desfilea
14:00 Mutildantzak plazan
14:30 Herri bazkaria merkatuko zelaian
16:00 Bazkalondoko animazioa, tonbolaren zozketa eta dantzak
18:00 Trikidantz laxoko frontoian
20:30 Laiotz laxoko frontoian